KUTXARTEAN
Sinopsia
Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraiso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.
Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da.
Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira bata bestearekin kontatzeagatik, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertzen den arte, zeinak kutxak lapurtuko dizkien eta beste bien arteko adiskidetasuna proban jarriko duen.
Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.
Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, TEATRO PARAISO ANTZERKIAren proiektu artistikoaren metafora ere izan dena.