Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen, 2025.02.12-12:00etatik aurrera (gehienez 2 pertsonako)

Data

Otsailak 16, igandea 17:00

Iraupena

90 minutu

Prezioa

Doan

Lekua

Aita Mari

Irabazi arte! – Lehen kapituluaren aurrestreinaldia (4. deboraldia)

Sinopsia

Aski ezaguna den ‘Go!azen’eko Pausoka ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako telesaila da ‘Irabazi Arte!’, eta Laboral Kutxa, Emakunde eta Joma ditu babesle nagusi. Telesailak kirolaren eta gazteen bizipenak jorratzen ditu, balioak eta bizitzako erronkak uztartuz. Bisitariak emozioz beteriko gazteentzako telesail bat aurkituko du, kirolaren eta bizitzaren arteko loturak erakusten dituena. Estreinaldia ordu eta erdikoa izango da.

Denborak aurrera egin du, Arene guztiz sendatuta dago eta futbol zelaira bueltatzeko prest, baina dagoeneko ez du ekiporik. Alaitzek, Printzesen kontrol osoa du eta ez hori bakarrik, Jon eta bera elkarrekin dabiltza. Nola izan liteke? Zer gertatu ote da hilabete hauetan? Learoko bizitza guztiz astinduko duen zerbait gertatzeko zorian dago. Galder izeneko ikasle berri bat agertuko da, denentzat ezezaguna, Arenerentzat izan ezik…