Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

Ez naiz inoiz Dublinen egon

Sipnosia

Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari
buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen
dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da.
Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean.
Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.

Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.

Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu,
hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.

info
KREDITUAK / CRÉDITOS

Idazlea: MARKOS GOIKOLEA
Zuzendaria: MIREIA GABILONDO
Interpreteak:
IÑIGO ARANBURU
IÑIGO AZPITARTE
MIREIA GABILONDO
AITZIBER GARMENDIA
Espazio eszenikoa: FERNANDO BERNUÉS
Jantzitegia: ANA TURRILLAS
Argiztapena: XABIER LOZANO
Teknika: ACRÓNICA PRODUCCIONES
Administraritza: MAITE GORROTXATEGI
Ekoizpen exekutiboa: ANE ANTOÑANZAS
Ekoizpena: PAOLA EGUIBAR
Banaketa: PORTAL 71

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
Data: 2023/11/10
Ordua: 20:00

Sarrerak eskuragarri 2023/10/31, 12:00etan

Data / Fecha

Azaroak 10 (ostirala), 20:00

Iraupena / Duración

80 minutu

Prezioa / Precio

8€ (5€ Gazte txartelarekin)

Lekua / Lugar

Aita Mari antzokia

Online salmenta itxita