Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

Eukalyptus

Sinopsia

Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarakosatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han.
Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua.
Euskalytus esatea etekin esatea da.
Euskalyptus esatea errekin esatea da.
Euskalyptus esatea berrekin esatea da.
euskalyptus esatea gutaz aritzea da.
Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean.
Eta zu, zerk sutzen zaitu?

Eukalyptus proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen. Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta, eta Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz. 

info
KREDITUAK

Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia
Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia
Soinu diseinua: Asier Renteria.
Musikariak: Amorante, Atton Goikoetxea, Unai Renteria eta Areta Senosiain.
Jantziteria: Igone Teso
Argiztapen diseinua: David Bernués (Acronica)
Teknikaria: Mikel Unamunzaga
Irudia: Arriguri
kamisetak: Aitane Goñi