Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

Baserritarrak

Sinopsia

Muxin eta Zapotxin baserrira iritsiko dira beraien Amona Mirentxuri bisita egitera. Honek, segituan lanean jarriko ditu bi pailazoak eta baserritarrek lana gogotik egiten dutela ikasiko dute. Amonari lagunduko diete, baina beraien erara Bihurrikerien, jolasen eta kantuen bidez! Lanean dabiltzala, baserriko animaliekin ere elkartuko dira: Baldomero txerri baldarrarekin, Karmelo oilar lotiarekin, Begotxu behi pinpirinarekin eta Ximon zozo kontrabandistarekin. Batzuek lagundu egingo diete eta besteek ez hainbeste.

Moldatuko ote dira Muxin eta Zapotxin baserriko lanekin?

info
KREDITUAK

Aktoreak: Libe Yeregui, Markel Oiarzabal
Gidoia: Jon Garate
Musika: Xabier Zabala
Ilustrazioak: Lotura Films
Jantziak: M. Angeles Oiarzabal