AMAraun: dantza, bertso eta antzerki ikuskizuna
Sipnosia
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo…
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz.
KREDITUAK / CRÉDITOS
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
Jantzien arduraduna: Ramón García
Irudia: Iurre Aranburu
Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
Erosi zure sarrerak hemen
Data / Fecha
Martxoak 17, ostirala 20:00
Iraupena / Duración
50 min.
Prezioa / Precio
6€ (4€ Gazte Txartela)
Lekua / Lugar
Aita Mari