Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

local_activity
GONBIDAPENAK 2026.11.04 – 10:00etatik aurrera

GEHIENEZ 4 PERTSONAKO

Data

Azaroak 15, igandea 16:30

Prezioa

Doan

Lekua

Aita Mari

GO!AZEN – 13. denboraldiaren ESTREINALDIA

Sinopsia

Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan, batez ere instalakuntzei buruz dagokionean, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bai Maitaneri eta baita Garaziri ere. Akordio berri honen ondorioz, Basakabi ez da jada udaleku bat izango, udako musika eskola baizik. Eta bertan ikasi ahal izateko, ikasleek azterketa zorrotz bat gainditu beharko dute. Gainera, musika irakasle berria iritsiko da Basakabira: Imanol. Guretzat jada ezagunak diren pertsonaia batzuk azterketa gainditzea lortu dute, eta baten batek akaso, erosi egin du. Horrela, Bosko, Roke, Karla, Maren edo Izar bezalako pertsonaiek udara berri bat pasako dute Basakabin, oraingoan, musika ikasten. Gainera, azterketa gainditu ondoren, Ilargi, Kaia eta Luka pertsonaiak ere ezagutu ahal izango ditugu.