Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen, 2026.03.04 – 10:00etatik antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago arte

Data

Martxoak 13, ostirala 20:00

Iraupena

70 minutu

Prezioa

6,50€ (GT 4,50€)

Lekua

Aita Mari

Zanbuila

Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du.
Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.

Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Helburua ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da.

Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.

info
KREDITUAK

LOLAK kolektiboa