Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen, 2025.12.10-10:00etatik ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte

Data

Abenduak 19, ostirala 20:00

Iraupena

60 minutu

Prezioa

6,35€ (GT 4,45€)

Lekua

Aita Mari

Ibaia

Sinopsia

Errealitateak maiz norabide askotara eramaten gaituen honetan, mindfulness-ak
geuregana itzultzeko bidea eskaintzen digu, zarataren erdian lasaitasuna
aurkitzeko oroigarri bat. Gorputzaren mugimenduaren eta indarraren bidez,
interpreteek kontzientziaren erritmoak, distrakzioaren pisua eta unean bertan
egotearen erronka aztertzen dituzte.
Sorkuntzak mugimenduaren eta narrazio fisikoaren elementuak uztartzen
ditu; hitzak urriak diren arren, gorputzen adierazpenak mugarik gabeko
esperientzia ikusgarria sortzen du. Eszenak adimenaren bidaien isladak dira:
azkar eta kaotikoetatik, urmael bareetara, zatiketatik osotasunera. Bizitzaren
korrontearekin bat egitea zer den esploratuz, hari aurre egin beharrean. Harri
batek geldirik dirau ibaiaren ondoan eta bitartean, bizitzaren ur-lasterrak etenik
gabe igarotzen dira haren ondotik. Gizarteko hainbat esparrutako pertsonak
elkartu dira mindfulness-aren esplorazio komun bat elkarbanatzeko.
Emakume hauek irakasleak, ikasleak, amak eta profesionalak dira.
Bakoitzak bere esperientzia eta sentiberatasuna ekartzen ditu sorkuntza
honetara. Egiten duten benetako interpretazioek, inperfekzioaren edertasuna
islatzen dute, mindfulness-aren ideiarekin bat eginez. Izan ere, honek ere ez du
perfektua dena bilatzen, baizik eta onarpena, unean egotea eta uretan erabat
murgiltzea. Haien mugimenduak ez daude urteetako entrenamenduen bidez
leunduta, baizik eta adierazpen zintzoetan oinarritzen diren eta bizitzako helburu bati aurre egiteko aursadia dutenak dira, eguneroko entrenamendua dena eta batzuetan ezinezkoa dirudiena: Ibaitik ateratzeko.

info
KREDITUAK

Sorkuntza & kontzeptua: Gil Harush
Konpositorea: Chemi Ben David
Dramaturgia: Frédérique Lombart
Argazkigintza, bideoa eta aholkularitza artistikoa: Shira Hochman
Diseinatzaile grafikoa: Michael Wahrmann
Ekoizpen laguntzailea: Bego Burgueño Gonzales
Teknikaria: Junki Mayo
Biolin jolea: Maite Aldaregia
Interpreteak: Sara Solaegi Etxebeste, Izaskun Molas Olalde, Donna Apellaniz Nieto, Alba Birichinaga Felices, Andrea Melo eta Eva Sanchez