Sarrerak Zumaia
Sarrerak Zumaia

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen, 2024.10.16 – 10:00etatik antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago arte.

Data

Urriak 27, igandea 12:00

Iraupena

55 minutu

Prezioa

4,10€

Lekua

Aita Mari

Atearen bestaldean

Sinopsia

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

info
KREDITUAK

Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Aktorea: Sandra Fdez. Agirre
Musika zuzenean: Unai Celaya
Musika konposaketa: Unai Celaya
Argiak (aretoko bertsioan): Xabier Lozano
Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
Jantziak: Xabier Mujika
Promozio bideoak: Ugaitz Albisu
Grafika: Nagore Martínez
Argazkiak: Renata L. Etanowski
Teknika: Eraginstac
Ekoizpen exekutiboa: Hika teatroa
Komunikazioa: Nagore Martinez
Administrazioa: Asun Etxeberria
Banaketa: Hika Teatroa

Online salmenta itxita