Algaraka bakarrizketa lehiaketa
Lau bakarrizketari lehiakide izango dira bertan zuzenean eta bakarrizketari profesional gonbidatu batek egingo du bakarrizketa –lehiaketatik kanpo–, saioa bukatzeko.
Zumaiako zuzeneko saioan arituko diren bakarrizketariak honakoak dira:
- Manex Astigarraga (Deba)
- Joxe Aldasoro (Etxarri Aranatz)
- Amaia Ruiz de Galarreta (Tolosa)
- Ander Malbadi (Albiztur)
Bakarrizketari gonbidatua:
- Aner Peritz bertsolaria
Epaimahaikide ezagunak
Epaimahaikide arituko dira Idoia Torregarai, Josu Zubia eta Aner Peritz eta epaimahaikide gonbidatua, Maria Blanco–umoregilea–. Aner Peritzek, aurreratu moduan, bakarrizketari gonbidatu gisa ere jardungo du.
Epaimahaiak bakarrizketari bakoitzaren saioaren ostean zuzeneko balorazioa egingo du eta saioaren bukaeran, Bergaran, maiatzaren 31an izango den finalerako zein sailkatuko den aditzera emango du. . Gainera, Nerea Arriola eta Getari Etxegaraik, finalera pasatuko den laugarren lehiakidea aukeratuko dute.
Hurrengo hitzorduak
Zumaiako saioaren ostean, finala jokatuko da Bergarako Seminarixoan. Hori maiatzaren 31ean izango da, 20:00etan. Kanporaketa bakoitzean lau bakarrizketarik hartuko dute parte eta 6 minutuko bakarrizketa aurkeztuko dute.
Sariak:
- Lehen saria: 1.000 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
- Bigarren saria: 600 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
- Hirugarren saria: Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazari-etxean gaua eta gosaria.
- Bergara Saria: 250 euro –bonuak, herrian erabiltzeko–.